XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baina... noiz arte?

Ez ziren arloteak bakarrik trenaren abiada isilak liluratzen zituenak.

Esnobak eta intelektualeria ere interesatu zituen zinemak, denbora-pasa hutsa omen zena arte mailara igan nahi izan zutenak ez ziren bakanak izan.

Aipatu Man Rayk eta surrealistek askatasuna ekarri zuten, Cocteau-k zinemarako idatzi zuen eta zuzendaritzaren nekeak hartu zituen, Maiakovski gidoilari eta aktorea izan zen...

Betiko eztabaida zaharra sortu zen, komertzialtasuna eta artea ezin baturik.

Gurean aipagarria da 1917ko kolaborazio bat Hermes aldizkari garrantzitsuan.

Hartan, Errusiako baleta oinarri harturik, musika eta kolorea pantaila txolkon batean bilduko zituen arte-zinema proposatzen zen:

Oraingo zinematografoaren arrunkeria ikaragarri hori (...), antiartistikotasun hori, gertakari erreala ordezkatu nahi izatetik dator, bizitzaren argazki arrunta izatetik.

Errealtasuna arte ororen bizi-arriskua baldin bada, zinematografoan, errealitatea bertzerik ez izaki, ez da, beraz, arterik izanen.

Oinarri nagusia da Estetikan, zonbatenaz eta gizakiaren esku hartze urriagoa egon, hanbatenaz apalagoa dela emaitza artistikoa.

Bitarteko mekanikoek urrundu egiten dute posibilitate artistikoa; alabaina egia da gizakiaren nortasuna txertatzen ahal dela bitarteko mekaniko hauetan, eta honela, emeki, bitartekook azkartu14 ¿Hay un arte cinematográfico posible? Adolfo Salazar. HERMES 9-10, 1917..

Murrizkeria nabarmena da zinemari artetasuna ukatzea, tesiaren indartzeko erabaki ohi baita, oro har, argazkia edo zinema errealitatearen errepika mekanikoa baino ezin dela izan.

Ikusleria, jakina, ez zen ika-mika hauetaz arduratzen.

Zinemaren berriak zoratua zegoen oraino.

Baina egia da zinema artistikoari sobera erraz hartu ziola gain zinema komertzial arrunt zabar batek.

Industria yankiak filmagintzaz gainera banaketa ere menderatua zeukan mundu mailan.

Alemaniarrek aipu zuten Traumfabrik handi hura, amets fabrika, dolarrak biltzeko fabrika bilakatu zen lehenbizikorik. Xalotasuna, sotiltasuna, barre merkea da nagusi zineman.

Jon Bilbao Elgezabal marinel idazleak honelako kronika egiten digu 1914an Rotterdam-etik: